lunes, 16 de mayo de 2011

PLATONEN BIOGRAFIA

Gaur, Platonen biografia aipatuko dut, ez dakit asko harrapatuko dudan, bainan ahalik eta gehien bilatzen saiatuko naiz.
 Platon, Grezia Klasikoaren filosofo garrantzitsu bat izan zen. Sokratesen ikasle etaAristotelesen maisu izan zen. Sokratesengandik jaso zuen eragina nabarmena izan zen. Gutxi ezagutzen da Platonen bizitzari buruz eta ezagutzen denaren fidagarritasuna eztabaidagarria da. Hil bezain pronto, bere biografia Espeusipo bere ilobak idatziriko laudorioek estali zuten.Atenasen jaio zen, Peloponesoko Gerraren hastapenetan eta Perikles hil eta bi urtera. Familia handiki baten baitan jaio zen. Ariston zen bere aita, Kodro erregearen ondorengo familia batekoa. Bere ama Periktione izenekoa zen, familia aristokrata baten baitan jaioa, Platonen jaiotzezko izena Ariston izan zen, Diogenes Laertzioren arabera eta Platon izena bere gorpuzkera zabala dela eta jarri zioten goitizena omen da. Hain zuzen, platos zabala esan nahi zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario